Edortaren bloga

March 31, 2006

IDAZLANA

Filed under: Euskara

Udaberria da, jendea pozik dago eta laster, AAste Santuko boporrak emango dizkigute. Klaseko adiskideak urduri daude eta ni, ere oporrak hartzeko nahian nago.
Aste santuan, nire familiarekin, Galiziara joango naiz, familia bisitatzera, eta gauzak ikustera. Lagun batzuk Ortuellan geratuko dira, beste batzuk Valentziara, Burgosera… joango dira Aste Santuko oporrak pasatzera.
Agian Burgosera ere joango naiz, lagun baten etxera, aste bat pasatzera. Seguru aski oso ondo pasako dugula. Nire laguna Burgosen ere lagunak ditu eta haiekin elkartuko gara, bakarrik ez geratzeko.
Nire lagunaren etxea oso handia da eta igerilekua du. Agian, beraren gurasoak joaten badira, festa bat egingo dugu. Musika eta dantza egongo dira. Oso ondo pasako dugu.
Oporrak bukatzean, asko kostatuko zaigu klasera bueltatzea, berriro azterketak, lanak… Orain gogoratzen dut, oraindik ez ditut egin Aste Santuko etxerako lanak egin!!!

March 10, 2006

EMAKUMEEN EGUNA, MARTXOAK 8

Filed under: Euskara

Gaur, Martxoak 8, egun berezia da, emakumearen eguna da-eta. Urtero ospatzen da, emakumeen eskubideak eskatuz eta hauek defendatuz ere bai. Komunikabideek garrantzia handia ematen diote eta erreportaiak eta programak egiten dituzte, emakumeen eskubideak hobetzen saiatzeko. Oraindik ez dira lortu hainbeste eskubide, emakumeak gizonen menpe jarraitzen baitute, horregatik emakumeek lortu nahi dituzte euren eskubideak.
Poemak oso onak iruditzen zaizkit eta gehiago egin behar direla uste dut.

March 3, 2006

ZEIN MOZORRO JANTZI ZENUEN?

Filed under: Euskara

Aurtengo inauterietan, bakero mozorratu naiz. Benetako bakero bat ematen nuen. Oso ondo nindoan, buruan bakeroen txano bat neraman, koadrozko alkondara eta prakaq bakeroak. Gerriko marroi bat neraman eta eskuetan bi pistola ere bai. Bota pare beltza neraman, oso erosoak. Nire bizitzako inauteri hoberenak izan dira.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Minz Meyer