EMAKUMEEN EGUNA, MARTXOAK 8
Gaur, Martxoak 8, egun berezia da, emakumearen eguna da-eta. Urtero ospatzen da, emakumeen eskubideak eskatuz eta hauek defendatuz ere bai. Komunikabideek garrantzia handia ematen diote eta erreportaiak eta programak egiten dituzte, emakumeen eskubideak hobetzen saiatzeko. Oraindik ez dira lortu hainbeste eskubide, emakumeak gizonen menpe jarraitzen baitute, horregatik emakumeek lortu nahi dituzte euren eskubideak.
Poemak oso onak iruditzen zaizkit eta gehiago egin behar direla uste dut.
